Bai euskarari
Sare Sozialak Nor gara Zer da? Mailak eta irizpideak Nortzuek dute? Eskuratzeko Azken berriak
Nor gara?

Ziurtagiriaren Elkartea Elkartearen Ezaugarri Nagusiak Bazkide motak Zuzendaritza

Ziurtagiriaren Elkartea



Ziurtagiriaren Elkartea 2007. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez abian ipinitako elkartea dugu.

Bai Euskarari Ziurtagiria 2000. urtean sortu zuen Kontseiluak eta hasieratik izaera estrategikoa eman dio, lan mundua euskalduntzeko tresna eraginkorra baita.

Esperientzia handia lortu da urte hauetan Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketan. Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten ondorioa da eta etengabeko hobekuntza izan du urte hauetan, guztien ekarpenak jasota aberastu egin baita.

Ziurtagiriaren Elkartearen bidez proiektua indartu, hobetu eta hedatzeko pausoa eman da, gizartearen aurrean erreferentzialtasuna izango duen egitura eratuz eta sendotuz. Horretarako eta arlo sozioekonomikoan euskarak esparru berriak irabaz ditzan, Kontseiluak egitasmo hau beste entitate batzuekin elkarlanean garatzen ari da.



Elkartearen ezaugarri nagusiak


Ziurtagiriaren Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, beronen helburua euskararen normalizaziorako konpromisoak hartzea eta betetzea delarik. Elkartearen kudeaketa bi organo kolegiaturen esku dago: Bazkideen Batzar Orokorra eta Zuzendaritza.

Batzar Orokorra bazkide guztiek osatutako organo gorena da eta berau osatzen duten bazkide guztiek eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte. Zuzendaritzaren zeregina urteko egitasmoa eta batzarraren gainerako erabakiak aurrera eramatea izango da.


Ziurtagiriaren Elkarteak hiru bazkide mota ditu

Bazkide babesleak:
Kontseilua osatzen duten kideak.
Bazkide erabiltzaileak:
Ziurtagiria duten entitateak.
Bazkide laguntzaileak:
Ziurtagiriaren sustapenean elkarlanean aritu nahi duen edozein entitate.

 

elkartea

 


Une honetan, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaritzak kide hauek ditu:

Bazkide babesleen multzotik:

1. Kontseiluko lehendakaria
2. Kontseiluko idazkari nagusia
3. 4. EMUN, Elhuyar, Artez eta Ahizeren artean, 2, rotazioz.

 

Bazkide erabiltzaileen multzotik:

5. Hernani eta Zarautzko industrialdeak
6. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

 

Bazkide laguntzaileak:

7. AMEDNA: Nafarroako Emakume Zuzendari eta Enpresarien Elkartea 8. LAB

Zuzendaritzako 9. kidea, elkartearen zuzendaria da (botorik gabe).

 

Oteizaren dohaia, bai euskarari ziurtagiria eskuratu dutenentzat
Informazio telefonoa
Komunikazio kanpaina
Euskarazko zerbitzuen gida
Dirulaguntza deialdia
Telebistako Iragarkia
Bai aldizkaria