Bai euskarari
Sare Sozialak Nor gara Zer da? Mailak eta irizpideak Nortzuek dute? Eskuratzeko Azken berriak
Zer da?

Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Honela, hauen ahalegina aitortu eta aldi berean konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.

Ehunka enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek dagoeneko lortu eta erabiltzen dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Bezeroek euskara erabiltzea eskatzen duten neurrian, enpresentzat, saltokientzat eta gainerako entitateentzat lehiakortasunerako faktorea da bezeroekin euskara erabiltzeko gaitasuna izatea. Izan ere, euskara darabilen enpresak, euskararik ez darabiltenekin alderatuta, balio diferentziala du. Gainera, bezeroek hori kontuan izaten dute. Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez, bera lehiakorragoa dela aditzera emango die bezeroei eta baita gizarte osoari ere.

Gainera, kontuan izan behar da ez dutela enpresarik handienek bizirauten, hobekien egokitzen direnek baizik. Era askotako errealitate linguistikoak ditugu, eta etengabe aldatzen ari dira. Arrakastarako giltza errealitate berrietara egokitzeko gaitasunean dago. Bai Euskarari Ziurtagiriak beraz, arrakastaren kreditazioa ematen die enpresei, eta azken batean, enpresa hori profesionala dela adierazten du.

Euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta enpresek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. Beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek merkatu potentzial horri ere erantzun diezaioketela erakuts dezakete.

Euskara darabilen entitateak hiritarrengandik gertukoagoa da eta pertsonei konfiantza ematen die. Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez, herritarrengandik gertukoa dela erakuts dezake enpresa batek.

Enpresa batek gizartearenganako konpromisoa agertzen duenean eta gai sozialekin arduratsua denean -eta horretarako erreminta paregabea izan daiteke Bai Euskarari Ziurtagiria-, irudi hobea ematen du eta baita sinesgarritasun handiagoa ere bere bezeroen nahiz langileen aurrean.

Bai Euskarari Ziurtagiria urtebeterako ematen da eta Ziurtagiriaren Elkarteak jarraipen, promozio eta ebaluazio lanak burutzen ditu. Horretarako, urtean zehar, hainbat ekimen burutzen du: publizitate kanpainak, argitalpen espezializatuetan artikuluak, Ziurtagiriaren banaketa ekitaldiak, eta abar.
Oteizaren dohaia, bai euskarari ziurtagiria eskuratu dutenentzat
Informazio telefonoa
Komunikazio kanpaina
Euskarazko zerbitzuen gida
Dirulaguntza deialdia
Telebistako Iragarkia
Bai aldizkaria