Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu nahi duzuen enpresa, saltoki eta era guztietako entitateok euskararen aldeko neurri zehatzak hartu behar dituzue. Guk lagunduko dizuegu zuen egoerara egokitutako helburuak proposatzen. Horretarako jar zaitezte gurekin harremanetan info@baieuskarari.org posta elektronikoaren bidez (edota 902 430026 telefonoaren bidez). Ziurtagiria eskuratzeko prozedura honakoa izango da: lehenik eta behin hizkuntza egoeraren azterketa egin beharra dago eta, hortik abiatuta, planifikazioa: helburuak, epeak, baliabideak eta arduradunak zein izango diren zehaztea hain zuzen ere. Urtea igarotakoan helburuen betetze mailaren ebaluazioa egingo dugu. Hizkuntza egoera aztertzeko eta planifikatzeko fitxa
Urteko planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko “Erakundearen hizkuntza egoera aztertzeko eta planifikatzeko fitxa” erabili ahal izango duzue. Fitxa ikusi nahi izanez gero klikatu azpiko irudian.