Bai euskarari
Sare Sozialak Nor gara Zer da? Mailak eta irizpideak Nortzuek dute? Eskuratzeko Azken berriak
Azken berriak

LAZARRAGA SARIEN LEHEN EDIZIORAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA UZTAILAREN 23AN AMAITUKO DA

 

Lazarraga Sarien lehen edizioa aurkeztu zuten ekainaren 16an Arabako Foru Aldundiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea.

 

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako LAZARRAGA SARIAK aurkeztuta, uztailaren 23an amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea. Hautagaiak edonork aurkez ditzake. Hautagaitzak jasoko dira merkataritza ganbararen aldetik, kuadrilletako teknikarien bitartez, euskaltegien bitartez, sindikatuen bitartez, enpresa eta kooperatiba-elkarteen bitartez, aholkularitza-enpresen bidez… Horrezaz gain, Facebook-en ere orrialde bat ireki da “Lazarraga Sariak” izenarekin eta bertan edozein arabarrek proposa ditzake hautagaiak. Beste horrenbeste egin daiteke www.alava.net edota www.euskaraba.com webguneetan ere. Hautagaiak aurkezten dituzten guztien artean sari bat zozketatuko da: asteburu bat Arabako nekazal etxe batean. Hautagaiak aurkezteko bete beharreko fitxa euskarabaren orrialdean lor daiteke.

 

LAZARRAGA SARIEN helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hala, LAZARRAGA SARIEN bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.

 

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten LAZARRAGA SARIAK ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

 

2010eko sariketan norbanako bakarra sarituko da eta euskarari ekarpen bereziren bat egin izanagatik sarituko da norbanako hori. Entitateei dagozkien sariak berriz, lau esparru ezberdini lotuta emango dira:

- Hizkuntza-paisaian euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.

- Barne-harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.

- Euskara sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu duen entitatea.

- Kanpo harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.

 

Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an izango da Bibat museoan. Sarituko diren entitate edo enpresen kasuan, saria nori eman erabaki aurretik izendapenak egingo dira eta sari bakoitzeko hiru hautagai aukeratuko dira. Irabazlearen izena sari-banaketa egunean bertan emango da.

Albiste gehiago


Oteizaren dohaia, bai euskarari ziurtagiria eskuratu dutenentzat
Informazio telefonoa
Komunikazio kanpaina
Euskarazko zerbitzuen gida
Dirulaguntza deialdia
Telebistako Iragarkia
Bai aldizkaria