Arakaldoko alkate Victor Egiak
Bai Euskarari Ziurtagiria jaso du Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariaren eskutik. Lorpen hau azken hilabeteotan, “Urrats Biziak Bizkaian” lelopean Ziurtagiriaren Elkartea Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian hedatzeko burutzen ari den kanpainaren baitan kokatu behar da.
Ziurtagiriaren Elkarteak 2012. urterako zehaztu dituen erronken artean, lehentasunezkoa da Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzea. Gaur egun 1.500 entitate inguruk daukate Ziurtagiria; horietatik 203 (% 14) dira Bizkaikoak.